Erabiltzaileen egoera, premia edo/eta arazoa ezagutu eta kasu bakoitzean beharrezkoa den esku-hartzea edo baliabidea abian jartzeko xedez, gizarte-langileek arreta, informazioa, balorazioa eta orientazioa emango diete herritarrei. Mota guztietako laguntzak edo/eta zerbitzu-emakidak eskatu ahal izango dituzte.

  • Diru-laguntzak.
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzua.
  • Telelaguntza-zerbitzua.
  • Egoitza batean sartzeko eskaera.
  • Ezinduentzako aparkatzeko txartela eskatzea.
  • Ezintasuna aitortzeko eskaera.
  • Mendekotasun-maila baloratzeko eskaera.
  • Bidaietarako informazioa eskatzea eta eskaera egitea (Adineko, Imserso, termalismoa...).
  • Larrialdi-kasuetarako harrera-baliabidea.
  • Familia ugariaren txartela

Droga-mendekotasunei aurrea hartzeko zerbitzua

Osasuna sustatzeko eta droga-mendekotasunari aurrea hartzeko heziketa-programa ezberdinak egiten dira eremu ezberdinetan: eskoletan, familien baitan, gazteen artean zein komunitatean. Gainera, gaiari buruzko informazioa, aholkuak eta orientabideak ematen zaizkie kaltetutako pertsonei, haien senitartekoei, ikastetxeei, elkarteei eta abarri.

Aukera-berdintasunerako zerbitzua

Emakumeek eta gizonek zein ezintasuna duten pertsonek aukera berberak izan ditzatela lortzea du helburu, eta xede hori erdiesteko sentsibilizazio-kanpainak, heziketa-programak eta arreta zein informazioa emateko zerbitzuak jartzen ditu abian.

Familia-hezitzaile batek eta adin txikikoen hezitzaile batek osatutako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze taldea

Hezkuntza-arloan esku-hartze zuzena eta gertukoa egiten du gizarte arrisku, deserrotze edo zaurgarritasun egoeran dauden adin txikiko eta familiekin, horrela euren garapena ahalik eta onena eta "normalizatua" izango dela bermatzen saiatzeko.

 

Adin txikikoen eta familien ebaluazio, diagnostiko eta arreta psikologikorako zerbitzua

Gizartera moldatzen ez diren joerak aldatzen lagun dezaketen estrategiak ematen saiatzen da, horrela gizarte-bazterkeria sor dezaketen arazoak ekidin ahal izateko.

 

Emakumeentzako laguntza psikologikorako zerbitzua

Laguntza, orientabidea eta aholkularitza ematen die zailtasun-egoerak bizi dituzten edo euren bizimoduarengan zein inguruko pertsonen bizimoduarengan eragin negatiboa duen krisialdi bat jasaten ari diren emakumeei.

 

Jagoten programa

Jagoten Programa. Mendekotasun-egoeran dauden adin guztietako pertsonen eta zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeari zuzendua. Helburu nagusia da mendekotasun-egoerek herritarrengan izaten duten eragina ahal den neurrian arintzea eta atzeratzea,  eta pertsona horiek etxean zaintzen dituzten familiartekoei laguntza eskaintzea.

 

Eskolagabetze eta eskola-absentismo kasuetarako esku-hartze programa

 

Aholkularitza juridikorako zerbitzua

Banaketa edo dibortzio prozesuei, legezko ezintasunei, tratu txarrei, sexu-erasoei eta antzeko gaiei buruzko laguntza edo aholku legala behar duten emakumeentzako edo/eta adin txikikoentzako aholkularitza juridikorako zerbitzua.

 

Ezinduentzako informazio-puntua

Talde horren eta euren familien eskaerak ezagutzeko eta horiek Erakunde edo baliabide egokietara bideratzeko helburua du. Gainera, eskuragarri dauden laguntzei buruzko informazioa ere ematen die interesdunei.

 

Etxez etxeko laguntza zerbitzua

Eguneroko jardunean beren kasa moldatzeko zailtasunak dituztenen bizi-kalitatea hobetzeari zuzendua. Zerbitzua pertsonak zaintzean eta etxeko arreta ematean datza, modu horretan etxean jarrai dezaten lagunduz.