Kirola

Kiroletako arloaren arduradun politikoa NAGORE TORRE URRETA alkateordea da.

Kirol kontuetan elkartasunerako zein garapen pertsonal eta kolektiborako denbora gisa ulertzen edo partaidetza eta elkarlana bezalako baloreak garatzen lagunduko duten zerbitzuak sustatzea eta horretarako jarduerak egitea da sail honen helburua.

Udalbatzak kirol-arloko jarduerei, zerbitzuei eta instalazioei dagokienean esleituta dituzten eskumenak gauzatu eta garatu ahal izateko, sail honen bitartez tramitazioak kudeatzen dira.

Helburuak honako hauek dira:

  • Kirolari eta aisialdiaren erabilerari lotutako jarduerak sustatzea.

  • Udalerriko elkarteek sortutako jarduera-eskaintzari babesa ematea.

  • Bestelako instituzio eta erakundeekin elkarlanean aritzea udalerriko jarduera ekonomikoa sustatzen laguntzen duten sinergiak sortzeko, eta sinergia horiek sustatzea.

  • Kirol-azpiegiturek kirolaren esparruan izan dezaketen erabilera arautzea.

  • Udalerriko elkarteen jarduerarako beharrezkoak diren udal-lokalen sarea mantentzea.

  • Kirolan Euskera bultzatzea.

  • Umeentzako, gazteentzako zein helduentzako kirol-ekitaldiak antolatzea programazio egonkor, erakargarri eta kalitatezkoaren baitan.

InformazioaHelbidea: Arana Goiri Tar Sabin Kalea 13, 48100 Mungia Telefonoa: 010 (Mungian bertan) 94.674.12.16 (herritik kanpo)Luzapena Kirola1: 3001 (Jendeaurreko zerbitzua)Luzapena Kirola2: 3013 (Saileko Burua) E-posta: kirola@mungia.eus