Imagen Tilo de hoja pequeña (Tilia cordata Mill.)
16
Panel-zenbakia

Ezki hostotxikia (Tilia cordata Mill.)

Udan usaimena lagungarri izango zaigu ezkiak non dauden jakiteko. Bere loreek askatzen duten usain gozo eta sarkorra ezaguna egingo zaigu, inoiz haiekin prestatutako infusio bat hartu badugu. Ezki-urak propietate lasaigarriak ditu, eta nerbioak baretzeko edo insomnioa hobetzeko erabiltzen da, logura eragiten ez duen arren.

Loreek sortzen duten nektar indartsuak erakarri egiten ditu erleak eta erlastarrak. Nektar honek metabolizatu ezin duten manosa izeneko azukre bat dauka eta, kantitatean nahikoan kontsumitzen badute, kokolotuta eta ezin mugitu erortzen dira zuhaizpera.

Espezie hau ugaria da Europan, baina Iberiar Penintsulan soilik iparraldea hartzen du, Pirinioetatik Asturiaseraino. Bertan erlauntzak egiteko erabiltzen zuten bere enborra.

Latinezko izenak hostoek duten bihotz forma adierazten digu. Hurbiletik eta hostoaren azpialdea begiratuz gero, batez ere nerbioen elkarketen artean, herdoildutako burdinaren koloreko iletxoak dituela ikusiko dugu. Berezitasun honek, parke honetan bizi den beste ezkiaren hostoetatik bereizten lagunduko digu.