Imagen Haya (Fagus sylvatica L.)
10
Panel-zenbakia

Pagoa (Fagus sylvatica L.)

Pagoa lorategi honetan ugarien ikusiko duzun familia bateko kide da, fagazeoen familiakoa, gaztainondoa eta haritza bezala. Zuhaitz horien enborren azal leun eta grisari erreparatzen badiozu, erraz ezagutuko dituzu parkean han-hemen dauden pago-barietateak. Adar pendularrak eta enbor zutabedunak dituzten pagoak ere aurkituko dituzu, baita kolore desberdineko hosto gorrixkak dituztenak eta iratze-hosto formakoak ere. Ea aurkitzen dituzun!

Esakuneak dio pagoari “burua bustita eta oinak lehor” edukitzea gustatzen zaiola, ez baititu ur-putzuz beteko zoruak jasaten; ingurunean, ordea, hezetasuna behar du. Baldintza horiek klima leuna eta hezetasun handia duten gure eskualdeetan aurkituko ditugu. Gaur egunera arte bai, behintzat!

Pagoa urtabezko espeziea da; horrek esan nahi du ez duela urtero fruitua ematen, noizbehinka baino. Pagatxak jangarriak dira, baina hobe gordinik eta kantitate handitan ez jatea, toxikoak izan daitezke eta. Balio kaloriko handia dutenez, erakargarriak dira karraskari, hegazti eta ugaztunentzat. Horregatik, pentsuak oraindik existitzen ez zirenean, kasurako txerriak mendira eramaten zituzten elikatzera.

Jakin izan duzu argi egiteko lanparatxoetan erabiltzen zen olioa sarritan pagoaren hazietatik ateratakoa zela?