JENDEA HARTZEKO ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostegunera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 18:00etara.
- Ostiraletan: 10:00etatik 14:00etara.
- Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila: 10:00etatik 14:00etara
Mungiako Udalak eskaintzen dituan zerbitzuetatik aparte, Mungiako herritarren eskura badagoz beste hainbat baliabide eta zerbitzu ere.
Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatea sei herrik osatzen dabe: Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Laukiz, Meñaka eta Mungia.
Gizarte Zerbitzuen Mungialde Mankomunitatea da Mungiako herritarrek euren bizi-kalitatea hobetzeko helburuagaz euren esku dauden oinarrizko gizarte zerbitzuak jasotzeko lehen kontaktua.
BALIABIDEAK, ZERBITZUAK ETA PROGRAMAK
-
Mendekotasunen balorazioa lortzeko eskaria.
-
Ezintasun-ziurtagiria lortzeko eskaria.
-
Etxez-etxeko laguntza zerbitzua.
-
Telelaguntza zerbitzua.
-
Laguntza ekonomikoak.
-
Ezinduentzako aparkatzeko txartela.
-
Gizarte-hezkuntzaren arloan esku-hartze taldea.
-
Adingabekoentzako eta familientzako ebaluazio zerbitzua, diagnostikoa eta arreta psikologikoa.
-
Emakumeentzako laguntza psikologikoa.
-
Emakumeentzako eta adingabekoentzako aholkularitza juridikoa lortzeko zerbitzua.
-
Jagoten Programa. Bere helburua da mendekotasun egoerek sortzen dituzten ondorio negatiboak ahal den neurrian arintzea eta ekiditea eta jagoleei laguntza eskaintzea.
-
Etxegabetze egoeretarako esku-hartze protokoloa ohiko etxe-bizitzetan gertatzen direnean.
-
Larrialdi egoera berezietan beharrezkoa den ostatua.
-
Eskola-absentismo eta ume eskolagabetuen kasuetan esku-hartzeko programa.
-
Bidaietarako informazioa eta eskabideak (Imserso, termalismo).
-
Adikzioen Prebentziorako Zerbitzua.
-
Aukera Berdintasuneko Zerbitzua.