Imagen Acebo variegado (Ilex aquifolium
24
Panel-zenbakia

Gorostia (Ilex aquifolium "Aureomarginata")

Zuhaitz eta zuhaixken dibertsitatea nabaria den parke honetan, tamaina handiko aleen artean, kolore askotariko zuhaixka honetara zuzenduko zaizkigu begiak. Arretaz begiratzen badiogu, hosto berean kolore desberdineko guneak dituela konturatuko gara.

Izen zientifikoak espezie honen hainbat ezaugarri adierazten ditu: ilex, artea gogorarazten duen hostoa duelako, nahiz eta azpialdetik iletxorik gabea, eta distiratsuagoa izan; eta aquifolium, hosto arantzatsua esan nahi duena. Aureomarginata hitzak gorosti arruntaren lorezaintza-barietate honi egiten dio erreferentzia, apaindurazko zuhaixka hau ez baitugu naturan aurkituko, hostoaren ertzean urre kolore hori horrekin.

Oso erakargarri egiten duen berezitasun bat, emeek uda amaieran izaten duten fruitua da. Neguan gorri deigarri bihurtuko da, nahiz eta lorategiko barietate batzuetan kolore hori bizikoa izan daitekeen. Fruitu horiek toxikoak dira gizakiarentzat, baina ez haziak sakabanatzen dituzten hegaztientzat.

Datozen Gabonetan, gogoratu etxea gorostiz apaindu nahi badugu, haztegiko aleekin egin behar dugula, basoko gorostiak babestuta baitaude!