Zer da HMJP eta zergatik da garrantzitsua zuretzat?

HMJP trafiko-plana baino askoz gehiago da; mugikortasun-beharra, ingurumena eta osasun publikoaren babesa orekatzea bilatzen duen ibilbide-orria da. Mungian zehar, edozein pertsona modu seguru, eroso eta jasangarrian ibiltzea da helburu nagusia, eta aldi berean auto pribatuarekiko mendekotasuna murriztea.

 

Zer lortu nahi da plan honekin?

  • Trafikoaren emisioak eta zarata murriztu nahi ditugu, gure kaleak arnasa hartzeko eta lasai hitz egiteko leku izan daitezen.
  • Hiri-, ekonomia- eta mugikortasun-garapeneko politikak integratzean, ohiko joan-etorriak minimizatzea eta oinarrizko zerbitzuetara modu eraginkor, efiziente eta seguruan errazago iristea lortu nahi dugu.
  • Garraio publikoa eta motorrik gabeko garraiobideak bultzatu nahi ditugu, gure ohiko joan-etorrietan lehen aukera izan daitezen. 
  • 30eko eremuak ezartzea edo zabaltzea eta bide-segurtasuna hobetzea, gure kaleak seguruagoak izan daitezen.
  • Oinezkoei lehentasuna ematea. Hiriko eta hiriarteko ibilerraztasuna handitzea, herritarrak seguru, erraz eta eroso mugitu ahal izan daitezen.
  • Aparkalekuen kudeaketa hobetzea, denengan pentsatuz: egoiliarrentzako plazak, aparkaldi mugatuak eta saltokietarako zamalanetarako zerbitzuak. 
  • “Eraztun ziklista” bizikletaz mugitzeko dagoen bidegorri-sarea hobetzea, benetako bizikleta-eraztun bat sortuz, eta distantziak laburtuko dituzten loturadunak. 

 

Lege-esparrua, Euskadiren konpromisoa betez

Prozesu hau klima-aldaketari aurre egiteko estrategia global baten barruan dago kokatuta, eta estatu eta autonomia mailako hainbat legeri erantzuten die, hala nola Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeari. Lege horren 24. artikuluak xedatzen duenez, lege hori indarrean sartu eta bi urteko epean, 5.000 biztanletik gorako udalerriek hiri-mugikortasuneko plan bat izan beharko dute. Ildo berean, azaroaren 9ko 11/2023 Legeak, Euskadiko Mugikortasun Iraunkorrari buruzkoak, udalei esleitzen die tokiko Mugikortasun-politikak planifikatzeko ardura, HMJParen bidez.