Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana
Mungia Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiten hasi da
Mungiako gaur egungo mugikortasun-ereduak ibilgailu pribatuarekiko mendekotasun handia erakusten du; gainera, Mungiaren hiri-hedapenak areagotu egin du mendekotasun hori; izan ere, horren ondorioz urrundu egin baitira etxebizitza, lan eta zerbitzuen guneak. Egoera horrek areagotu egin du lurraldearen zatiketa, baita auto partikularrekiko mendekotasuna ere.
Hiri-mugikortasunaren iraunkortasun-helburuak lortzeko, eta emisio gutxiko eta energia-kontsumo baxuagoko eredu baterantz aurrera egiteko, aldatu egin behar da mugikortasunaren gaur egungo joera, motorizatu gabeko moduak sustatuz, garraio kolektiboa indartuz eta hazkunde ekonomikoa bide-segurtasunarekin eta natura-ingurunearen defentsarekin bateragarri eginez.
Mungiako Udalak jasangarritasunarekiko eta gizarte-kohesioarekiko konpromiso estrategikoa hartu du, Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko lanei hasiera emanez. Dokumentu hau datozen urteetarako ibilbide-orri estrategikoa izango da, eta berorrek zehaztuko du hurrengo hamarkadan gure udalerrian zehar nola mugituko garen, herritarren bizi-kalitatea eta gure ingurunearekiko errespetua lehenetsiz.
Plan honen helburu nagusia hiri-desplazamendurako modu iraunkorragoak ezartzea da; hain zuzen ere, bateragarri egiteko hazkunde ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta ingurumenaren defentsa, eta, horrela, herritarren bizi-kalitate hobea bermatzeko.