Imagen Fresno (Fraxinus excelsior L.)
31
Panel-zenbakia

Lizarra (Fraxinus excelsior L.)

Lizarra eta arbustu arrunta izango dira, agian, parke honetako espezierik ugarienak. Biak familia berekoak dira, oleazeoetakoak. Lizarra gure baso hezeetan maiz ikus dezakegun zuhaitz autoktonoa da; arbustu arrunta, ordea, apur bat exotikoagoa da.

Hostorik gabe aurkitzen dugunean ere, erraz bereiz dezakegun zuhaitzetako bat da, ia beltzak diren bere neguko kimuen kolore ilunari erreparatuz gero.

Parke honi eskaintzen dizkion ezaugarririk preziatuenak udan sortzen duen itzala eta neguan adarren artean iragazten den argia dira.

 Material sintetiko arinak agertu baino lehen, bere zur gogor eta malgua erreminta-kirtenak egiteko erabiltzen zen, baita etengabe kolpeak jasan behar izaten dituen kirol-materiala egiteko ere: aizkorak, mailuak, hockey-makilak edo tenis-erraketak, adibidez.

Artzain txabolen inguruan mendi-buelta egiten badugu, saroien inguruko lizarrek hartzen duten forma berezia ikusiko dugu. Izan ere, bazka nahikoa ez zenean, hosto eta adar gazteak kimatu egiten ziren ganaduari jaten emateko. Hori gutxi balitz, ahalmen magikoak dituen zuhaitza dela ere esaten da. Oraindik ere San Juan goizean adarrak moztu egiten dira, eta baserri eta bordetako ateburuetan jartzen dira tximistatik babesteko. Agian zeu bizi zaren etxeko atarian ere bai?