Herritarren partaidetza

Herritarren parte-hartzea
Ezin dugu Mungiaren etorkizuna diseinatu bertan bizi direnen parte-hartzerik gabe. HMJParen prozesua partaidetzazkoa, inklusiboa eta gardena izatea nahi dugu. Izan ere, zure eguneroko esperientzia, oinezko, txirrindulari, gidari edo garraio publikoko erabiltzaile gisa, daukagun daturik baliotsuena da.
HMJPak funtsezko 3 hitzordu ditu zurekin:
- 1. Fasea. Prozesua aurkeztea eta abiaraztea: HMJParen hasierako aurkezpena. Topaketa honen helburua herritarrei HMJParen hasierari, helburuei, faseei eta parte hartzeko mekanismoei buruzko informazioa ematea da.
- 2. Fasea. Informazioa eta diagnostiko parte-hartzailea: informazioa eta diagnostikoaren emaitzen aurkezpena, herritarren pertzepzioarekin alderatzeko, arazoak eta hobetzeko aukerak identifikatuz.
- 3. Fasea. HMJPa egiten parte hartzea: Ekintza Plana aurkeztuko da, HMJPan proposatutako neurri nagusiak eztabaidatu eta baliozkotzeko. Zatoz proposamenak ezagutzera; gune ireki bat egongo da bertan zure alegazioak eta hobekuntza-proposamenak jasotzeko, behin betiko onartu aurretik.
Esateko duzuna entzun nahi dugu!
Mugikortasun sistema irisgarriagoa, seguruagoa eta inklusiboagoa diseinatzen lagundu nahi baduzu, bete galdetegia.
Parte hartu diagnostikorako galdetegian.
Egin klik galdetegiaren estekan. Azaldu Mungian mugikortasun gaietan ikusten dituzun zailtasun edo arazoak eta, zure ustez, zer irtenbide aplika daitezkeen horiek hobetzeko. Galdetegia maiatzaren 24ra arte egongo da erabilgarri.