Imagen Plátano de sombra / Plátano híbrido (Platanus x hispanica Mill.ex Münchh)
4
Panel-zenbakia

Platano arrunta (Platanus x hispánica Mill.ex Münchh)

Parke honetan ale bakarra dagoen arren, Platano arrunt edo alboa, ohiko espeziea da hiri handietan. Etorbide eta pasealekuetan maiz erabiltzen da, oso ondo jasaten baitu ingurumen-kutsadura, eta horrek abantaila ematen baitio beste espezie batzuen aldean.

Ez dira begi hutsez ikusten, baina zuhaitzek gasak trukatzen dituzte azalean dituzten poro txikien bidez; poro horiek ixten badira, arbolek sufritu egiten dute eta hil egin daitezke. Errepara iezaiozu zuhaitz honen azal hauskorrari; izan ere, enborra eta adarrak azkar hazten dira eta azala, egokitu ezinean, plaketan askatzen da. Emaitza, kamuflaje-jantzien antzeko kolore anitzeko azala da, eta etengabe berritzeak abantaila dakar.

Izen zientifikoari erreparatzen badiozu, generoaren izenaren eta espeziearen artean x bat dagoela ikusiko duzu, hibrido bat dela adierazten duen ikurra da.

Ez dakigu ziur hori non gertatu zen, baina bai XVII. mendearen amaieran eta Europan sartutako bi espezieren konbinazioaren ondorioz izan zela. Bata Estatu Batuetako eremu atlantikotik dator, P. occidentalis edo sikomoro amerikarra, eta besteak, P. orientalis izenekoak, Europako hego-ekialdean du jatorria.