Gure gaztetxoek inguruan ikusten dituzten hizkuntza-ohiturek eragin zuzena dute euren jokabideetan. Horrexegatik, bada, honako kanpaina hau helduei dago zuzenduta, bereziki gurasoei, astiuneko begiraleei (kultura zein kirol arlokoak) eta eskola-eremuko bestelako langileei (autobuseko zein jantokiko zaintzaileak).
Jarduerak:
- Ikasturte hasieran, gurasoei zuzendutako informazio-hitzalditxoak ikastetxeetan + Gurasoentzako on-line material interesgarria.
- Ikasturte hasieran, begiraleei (entrenatzaileei, jantokiko zaintzaileei...) zuzendutako informazio-hitzalditxoak ikastetxeetan euretan + Hezitzaileentzako gida.
- Umeek eurek egindako materiala (haizagailuak eta hirustak), gurasoak eurekin euskaraz hitz egitera anima daitezen edo euskarari etxean bere tokia emateko moduak bila ditzaten.
"Gure masustatxua" lanak umeentzako euskarazko kanta eta jolas tradizionalak biltzen ditu, eta toki berezia ematen dio gure hizkuntzari. Kanta eta joko horiek material erabilgarria dira etxeko txikienek jolastu eta ongi pasa dezaten, baina ez hori bakarrik, euren hezkuntzaren eta bizimoduaren oinarria diren hizkuntza eta kulturarako atea ere bada eta. Liburuxka honek umeentzako joko eta lexikoaren oinarrizko bilduma eskaintzen du.
Gurasoentzako orientabideak
Euskeraren transmisinoa |
|
---|---|
Materiala non topatu, galderak egiteko aukera, aholkuak… |
|
Aholku pedagogikoak, albisteak, jokoak… |
Irakaskuntza modu zabalean |
|
---|---|
Informazino didaktiko eta pedagogikoa |
|
Informazino didaktiko eta pedagogikoa |
|
Heziketaren ganeko informazino orokorra |
|
Heziketaren ganeko informazino orokorra |
Materiala
Era guztietako materiala (liburuak, CDak, DVDak) |
|
---|---|
Alkarbide (Udalak banatzen dau urtero azaroan) |
|
Ikastolen Elkartea |
Ikusentzunezkoak (pelikulak, marrazki bizidunak…) |
|
---|---|
Marrazki bizidunak |
|
Filmak, telesailak eta dokumentalak |
Euskerarako lan eta laguntza tresnak |
|
---|---|
(Artez) hiztegi guztiak, entziklopediak… |
|
Entziklopedia |
|
Entziklopedia |
Euskera ikasteko |
|
---|---|
Mungian euskera ikasteko edo hobetzeko daukazuzan aukeren barri. |
|
Zeuk zeutara ikasteko |
(*) Euskera hutsean dago.