Edukiontzi grisa - errefusa

 

 

Zer da errefusa?

 

Errefusa, behin banakako bilketak egin ostean etxean sortzen diran hondakinen atala da.

 

 

 

Zer bota behar da horra?

 

  • Osasun arloko ehun-gaiak: oihalak, konpresak eta tanpoiak, belarrietarako algodoi-zotzak, bularrak babestekoak, oihal bustiak, haginetarako haria, etxean sendaketak egiteko erabilitakoak (tiritak, esparatrapua, bendak, gasak, kotoia, etab.).
  • Garbikuzirako beste produktu batzuk: ule-makinillak, haginetako eskuilak, limak, preserbatiboak etab.
  • Etxeko garbikuzi-hondakinak: eskobatu osteko hautsa eta aspiragailu-boltsak.
  • Platerak, katiluak eta zeramikazko beste gauza batzuk.
  • Zigarro-puntak eta zigarro-hautsak.
  • Tximinia edota berogailuen errautsa.
  • Argazkiak, kreditu-txartelak eta antzekoak.
  • Orokorrean, banakako bilketan (papera eta kartoia, beira, ontzi arinak, ehunezkoak, oinetakoak eta berrerabili ahal diran gauzak, suetean erabilitako orioak, pilak, tamainu handikoak, hondakin organikoak) edota Garbiguneetan jasoko ez diran hondakinak.

​

 

 

Zelan itxi behar dira?

 

  • Ondo itxitako boltsetan, ezer isuri ez daiten.
  • Edukiontzia ezin bada erabili edo beterik egon ezkero, ez itxi hodakinak kanpoan; bilatu beste edukiontzi bat.

​

 

 

Hau EZ!

 

  • Berrerabili edo birziklatzeko modukoak diranak.
  • Gaikako bilketa sailkatuaren barruan sartzen diranak.
  • Hondakin arriskutsuak: pilak, produktu toxikoak, garbikuzirako produktuak, urratzaileak, disolbatzaileak, pinturak, espraiak eta abar.
  • Eraikuntza lanen hondakinak: adreiluak, txintxorra eta abar.

​

 

 

Gure datuak

 

Mungian bildutako hondakin organikoen kopuruak urte desbardinetan:

 

 

  • 2019: 4.453.280 Kg.
  • 2018: 4.778.870 Kg.
  • 2017: 4.837.840 Kg.
  • 2016: 4.794.180 Kg.
  • 2015: 4.761.420 Kg.

​

 

 

Hondakin organiko konpostagarriak birziklatzearen onurak eta kontu interesgarri batzuk

 

Zabortegira doan hondakin kopurua murriztea

  • Sortzen dogun zabor guztia ondo bereizten badogu, zabortegira edo erraustegira doazen hondakinen zatirik handiena kenduko dogu.

 

 

 

Gune interesgarriak 

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-20698/es

http://www.magrana.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/flujos/