LAUAXETA OLERKI LEHIAKETA 2026

1. Lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu.
2. Lan guztiek eukiko dabe izenburu bera: "Ondartza".
3. Gaia: izenburu horren interpretazino librea.
4. Sari bi emongo dira: lehenengoa, 800 eurokoa eta bigarrena, 500 eurokoa.
5. Aurkeztutako lanek gitxienez 100 bertso-lerrokoak izan beharko dabe, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa eukiko dau bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.
6. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu bakoak eta aurretik beste lehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
7. Lehiaketa honetan edozeinek hartu ahal izango dau parte, bere nazionalidadea eta bizilekua edozein dala bere.
8. Lanak aurkezteko moduak:
A. Mungiako Udalaren Egoitza Elektronikotik sartuta.
B. Posta arruntez: Mungiako Udala, Euskera Saila. Trobika 1, 48.100 Mungia.
C. Mungiako Udaleko HAZera ekarrita (Trobika 1, 48.100 Mungia). Lanak aurkezteko epea 2026ko zemendiaren 9an amaituko da.
* Ez da onartuko posta elektroniko bidez aurkeztutako lanik.
Lan guztiek euki beharko dabe Mungiako Udalaren Sarrera Erregistroko zenbakia.
9. Lanak paperean aurkeztu ezkero (B eta C), paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikoitxa itxita. Kopia guztiak, paperekoak (3 kopia) eta digitala, gutun itxi baten barruan aurkeztu beharko dira, egilearen ezelango aipamen barik. Aipatutako kopia horreekaz batera beste gutunazal itxi bat sartuko da honako datuok kanpoko partean idatzita:
- Lema eta ezizena.
Gutunazal itxi horren barruan datu eta dokumentu honeek sartu beharko dira:
- Izen-abizenak eta helbide osoa.
- Helbide elektronikoa.
- Harremanetarako telefonoa.
- Egilearen aitorpena, ziurtatzen dauena lan hori idazlan originala eta argitaratu bakoa dala, ez dala beste lehiaketa baten saritu eta ez dala itzulitako lana.
1O. Epaimahaia Mungiako Udalak izendatuko dau. Epaimahaiak bere esku izango dau oinarri honeek interpretatzea, baita, kasua balitz, saria emon barik ixtea bere. Epaimahaiak emondako erabagia ezingo da apelatu. Sarituek eurek joan beharko dabe sari-banaketara, baina joan ezin badira, ordezkoa bidali beharko dabe. Epaia Mungiako Udalaren web-orrian argitaratuko da.
11. Udalak eskumena izango dau, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritxon beste argitalpen egiteko.
12. Saritu bako lanen egileek, hiru aste izango dabez epaia jakinarazoten danetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horreek apurtu egingo dira.
13. Lehiaketa honetara aurkezten danak oinarriok onartu beharko ditu.