Albisteak

Zortzi palista lehiatuko dira Mungiako Emakumezkoen II. Pala Txapelketan

Txapelketa azaroaren 6an hasiko da, 19:00etan, udal pilotalekuan, eta final handia azaroaren 27an jokatuko da. Danak Bat elkartearen babesa izango du, eta sarrera doakoa izango da.

Mungiako Emakumezkoen II. Pala Txapelketa azaroaren 6an, 13an eta 20an jokatuko da, 19:00etatik aurrera, berriki egokitutako udal pilotalekuan. Final handia azaroaren 27an izango da. Mungiako Udalak antolatu du lehiaketa, Danak Bat elkartearen babesarekin, emakumezkoen palari ikusgarritasuna ematen jarraitzeko.

Zortzi palistak hartuko dute parte: Inunciaga, Gorostiaga, Purroy, Goyenetche, Arraztoa, Zabalza, Salanueva eta Sarasibar.

Lehen jardunaldian, Inunciaga eta Gorostiaga Purroy eta Goyenetchen aurka ariko dira, eta Arraztoa eta Zabalza Salanueva eta Sarasibarren aurka.

Udalak herritarrak gonbidatu ditu txapelketaz gozatzera. Sarrera doakoa izango da jardunaldi guztietan.