Mungibonoa 2026 kanpainarekin bat egin duten Mungiako merkataritza eta zerbitzu establezimenduen zerrenda argitaratu da. Herritarrek dagoeneko kontsultatu dezakete zein saltokitan erabili ahal izango dituzten deskontu-bonoak.
Kanpaina azaroaren 3tik 30era egongo da indarrean, eta herriko merkataritzan erosketak sustatzea du helburu.
Guztira, 7.500 deskontu-bono jarri dira eskuragarri, bakoitza 10 euroko balioarekin. Hala, 30 euroko erosketak 20 euro ordainduta egin ahal izango dira atxikitako establezimenduetan.
Mungian bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek gehienez sei bono erabili ahal izango dituzte, eta 60 euro aurreztu.
Kanpainarekin bat egin duten establezimenduen artean, besteak beste, arropa-dendak, elikadura-saltokiak, ile-apaindegiak, optikak, farmaziak eta bestelako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak daude.
Kontsultatu Mungibonoa 2026 kanpainari atxikitako establezimenduen zerrenda osoa erantsitako dokumentuan.