Albisteak

Mungiak bat egingo du GUROT euskarazko galdera-lehiaketarekin

Mungiako Udalak bat egingo du GUROT euskarazko galdera-lehiaketarekin. Azaroaren 9tik abenduaren 13ra egingo da, eta 16 urtetik gorako herritarrek banaka parte hartzeko aukera izango dute.

Lehiaketak entretenimendua eta ikaskuntza uztartzen ditu, eta kultura, historia, natura, kirola eta beste hainbat gairi buruzko ezagutzak probatzeko aukera eskaintzen du. Parte-hartzaileek erruleta biratu eta galderak zuzen erantzun beharko dituzte, puntuak pilatu eta sailkapenean gora egiteko.

Parte hartzeko, GUROT aplikazioa deskargatu edo www.gurot.eus webgunean erregistratu behar da.

Bi sari irabazleentzat

Lehiaketa abenduaren 13an amaituko da, eta irabazleen izenak abenduaren 17an jakinaraziko dira. Puntu gehien lortzen dituzten bi parte-hartzaileek Euskadiko nekazaritza-turismoko ostatu batean asteburuko egonaldia jasoko dute sari gisa.

Ekimenak euskararen erabilera ingurune digitalean sustatzea eta herritarrei aisialdirako beste aukera bat eskaintzea du helburu.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.gurot.eus