Herri Antzerkia Mungiara itzuliko da 2027an, udaletxearen mendeurrenarekin bat eginez, herriko historia ardatz izango duen antzezlan kolektibo batekin.
Mungiako Udalak Herri Antzerkia 2027an parte hartzeko deialdia zabaldu du. Ekimenak adin guztietako herritarrak elkartu nahi ditu, Mungiako historia eta kultur ondarea balioan jartzeko.
Antzeztu, abestu edo dantzatu nahi duten pertsonez gain, jantzigintzan, ile-apainketan, makillajean eta antolakuntzan lagundu nahi dutenek ere parte hartu ahal izango dute.
Izen-ematea eta kastina udaletxeko erakusketa gelan egingo dira:
-
Azaroaren 15ean: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
-
Azaroaren 16an: 18:00-21:00.
-
Azaroaren 17an: 18:00-21:00.
Emanaldiak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean eta 2an izango dira Olalde Aretoan, eta maiatzaren 9an, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Udalak mungiarrak animatu nahi ditu belaunaldien arteko elkarlana, euskarazko kultur sorkuntza eta herriko elkarteen arteko harremanak sustatuko dituen egitasmo honetan parte hartzera.