Albisteak

Mozoloak ezagutzeko gaueko irteera gidatua egingo da gaur Mungian

Asteklima 2026, Klima eta Energiaren Astearen barruan, Mungiako mozolo arruntak (Athene noctua) ezagutzeko gaueko irteera gidatua antolatu da urriaren 30erako, 20:00etan, Skate-parketik abiatuta.

Mungiak mozolo arruntaren populazio esanguratsua du, Euskadin kaltebera gisa katalogatutako espeziea. Jardueraren helburua herriko natura-ondarea ezagutaraztea eta haren kontserbazioaren garrantzia nabarmentzea da.

Irteera Iñigo Zuberogoitia zoologo adituak gidatuko du, eta parte-hartzaileek espezie honen ezaugarriak eta ohiturak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Izena emateko, tokikoagenda@mungia.eus helbidera idatzi edo 688 697 022 zenbakira WhatsApp mezua bidali daiteke.