Mungiako Lauaxeta Olerki Lehiaketa bueltan da XIX. edizioarekin. Urtez urte sendotzen joan den ekimen honek euskarazko sorkuntza literarioa sustatzea eta poesia idazten duten pertsonei euren lanak partekatzeko aukera eskaintzea du helburu.
2026ko edizioaren gaia “Ondartza” izango da, eta parte-hartzaileek gai horren inguruko euren interpretazio propioa jasotzen duten olerkiak aurkeztu ahal izango dituzte. Lanek euskaraz idatzita egon beharko dute, jatorrizkoak izan beharko dute eta ezin izango dira aurrez argitaratutakoak edo itzuliak izan.
Lehiaketak bi sari izango ditu: lehenengo sailkatuak 800 euroko saria jasoko du eta bigarrenak 500 eurokoa. Lanak aurkezteko epea azaroaren 9ra arte egongo da zabalik.
Oinarriak eta informazio guztia dokumentuen atalean.