Albisteak

Jaitxoria Arrietako jaietara

Azaroaren 13an, barikuan, 16 urtetik gorako mungiarrek doako autobus zerbitzua izango dute Arrietako jaietara joan eta bertatik itzultzeko.

Mungiako Udalak Jaitxori doako autobus zerbitzua antolatu du azaroaren 13rako, Arrietako jaiak direla eta. Zerbitzua 16 urtetik gorako mungiarrei zuzenduta dago.

Autobusa 21:30ean irtengo da Trobika kaletik, udaletxe aurretik, eta itzulera 03:00etan izango da.

Tiketak jasotzeko: Tiketak azaroaren 10etik 12ra jaso ahal izango dira Gaztegunean, 16:30etik 19:30era. Horretarako, derrigorrezkoa izango da NANa aurkeztea.

Plazak mugatuak dira, eta pertsona bakoitzari gehienez bi tiket banatuko zaizkio, edukiera bete arte.