Mungirock Aretoak Voy Sin Ver eta Distorsión taldeen kontzertua hartuko du azaroaren 21ean, zapatuan, 20:30ean. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Voy Sin Ver Bizkaiko hirukote bat da, punk zuzenena eta hardcorearen esentzia uztartzen dituena. Bere letretan sarkasmoa, ironia eta zorroztasuna erabiltzen ditu, generoaren ohiko topikoetatik urruntzen diren mezu sendoak zabaltzeko.
Distorsión taldeak ere parte hartuko du emanaldian, eta punkaren doinu indartsuez gozatzeko aukera eskainiko die bertaratzen direnei.
📅 Eguna: Azaroak 21, zapatua
🕣 Ordua: 20:30
📍 Lekua: Mungirock Aretoa
🎟️ Sarrera: Doakoa, edukiera bete arte.