Marea Bizi soinu jaialdiaren barruan antolatutako jarduera azaroaren 20an izango da, Torrebillela Kultur Etxean, 19:00etatik 20:30era.
Mungiako Torrebillela Kultur Etxeak Exodus zientzia-fikziozko opera feministaren soinu-esperientzia murgiltzailea hartuko du azaroaren 20an, ostirala, Marea Bizi soinu jaialdiaren barruan.
Proposamen honek entzunaldi kolektibo baten bidez operaren barruan murgiltzeko aukera eskainiko du. Entzunaldiaren ondoren, solasaldia egingo da, bizitako esperientziari buruzko gogoetak partekatzeko.
Jardueran Garazi Albizua Castelaok eta Hegoa Álvarez Zorrozak hartuko dute parte, eta saioa euskaraz izango da.
Jarduera 19:00etatik 20:30era izango da. Edukiera mugatua denez, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, 747 414 272 telefono-zenbakira deituta.