Albisteak

Mungiak 15.000 metro koadro baino gehiago asfaltatu ditu eta 2027ko kanpaina prestatzen ari da

Mungiako Udalak aurrera jarraitzen du udalerriko kale eta bideetako zoladura hobetzeko lanekin. Orain arte, 15.231,66 metro koadro asfaltatu dira guztira, 490.050 euroko inbertsioarekin.

Lan horiek Madalen, Kipuzti, Añibarri, Mendikoetxebarri, Estratza, Uriko Errota, Gamiz, Janekoetxebarri eta Txirro bideetan egin dira. Zoladura berritzeaz gain, hainbat jarduketatan irisgarritasuna eta bide-segurtasuna hobetzeko neurriak ere hartu dira.

Bestalde, Udala 2027ko asfaltatze kanpaina martxan jartzeko lanean ari da dagoeneko. Kanpainak 1.080.396,22 euroko hasierako aurrekontua izango du, BEZa barne, eta udalerriko kale eta bideen mantentze- eta hobekuntza-lanei jarraipena ematea izango du helburu.