Albisteak

Bizkaiko Banakako Esgrima Txapelketa ospatuko da Mungian azaroaren 15ean

Txapelketa J.A. Agirre Udal Kiroldegian (Legardako aterpea) jokatuko da, domekan, 9:30etik aurrera.

Datorren domekan, azaroaren 15ean, Bizkaiko Banakako Esgrima Txapelketa 2026 jokatuko da Mungian. Hitzordua J.A. Agirre Udal Kiroldegian (Legardako aterpea) izango da, eta esgrimaz gozatzeko aukera eskainiko du.

Jardunaldia 9:00etan hasiko da, instalazioaren irekierarekin. 9:15ean parte-hartzaileei deituko zaie, eta txapelketa 9:30ean hasiko da.

Mungiako Udalak herritarrak animatu nahi ditu kirol-hitzordu honetara hurbiltzera, txapelketaz gozatzera eta parte-hartzaileei babesa ematera.