Mungiako Udalak «Mungia Bertotik: 0 km-ko elikagaiak eta produktu dastaketa» jarduera antolatu du azaroaren 13rako, Andra Marin. Ekimenaren bidez, herritarrek bertako produktuak, horien ekoizpen-prozesuak eta hurbileko kontsumoaren onurak ezagutzeko aukera izango dute, barikuko azokara bisita eginez eta produktuak dastatuz.
Jarduera Asteklima 2026 egitasmoaren barruan kokatzen da, eta Mungia kide duen Cittaslow sarearen filosofiarekin bat dator. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: tokikoagenda21@mungia.eus | 688 697 022
📅 Azaroak 13, barikua
🕚 11:00-12:00
📍 Andra Mari