2027ko San Pedro Jaietan txosna jartzeko eskaera-epea zabalik
Mungiako Udalak 2027ko San Pedro Jaietan txosna jartzeko eskaera-epea zabaldu du. Herrian jarduten duten eta irabazi-asmorik gabeko legez eratutako elkarteek aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, azaroaren 22ra arte.
Eskaerak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, sede.mungia.eus helbidean.
Txosnen esleipena eta funtzionamendua arautzen dituen udal-ordenantzak parte hartzeko baldintzak, esleipen-irizpideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa zehazten ditu.
Araudia webgunean dago eskuragarri.