Mungiako Udalak 2027ko San Pedro Jaietako Jai Batzordean parte hartzeko deialdia zabaldu dau. Urtero barrizten dan lan-talde honen helburua jaietako egitaraua prestatzea da, herriko elkarteetako ordezkarien, udal-ordezkarien eta teknikarien parte-hartzeagaz.
Jai Batzordea abenduan hasiko da batzen, eta San Pedro Jaiak amaitu arte egingo ditu bilerak, beharren arabera.
Nork eman ahal du izena? Legez eratuta eta Mungiako Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dagozan elkarteek. Eskabidean, elkarte bakotxak ordezkari bat eta haren ordezko bat izendatu beharko ditu.
Gainera, gogorarazi nahi dugu batzordetik kanpo gelditzen diren elkarteek eta norbanakoek euren proposamen, idea, galdera, etab bidal ditzaketela jaiak@mungia.eus helbidean, gaurtik hasita.
Izen-ematea Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da, azaroaren 15eko 23:59ak baino lehen. Epez kanpo aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko. Araudia dokumentuen atalean aurki daiteke.