Albisteak

San Antontxuko XXVII. Herri Krosa

San Antontxuko XXVII. Herri Krosa 2027ko urtarrilaren 10ean egingo da, 10:30etik aurrera, eta izen-emateen erdiak dagoeneko beteta daude.

A.D. Mungia Atletismo Taldeak antolatutako lasterketak, Mungiako Udalaren babesarekin, 5 eta 10 kilometroko ibilbideak izango ditu, baita umeentzako Herri Krosa Txiki ere.

Proba nagusietarako 800 plaza daude, eta umeentzako beste 1.000. Izen-ematea urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik, eta azaroan izena ematen dutenek 15 euro ordainduko dituzte; abendutik aurrera, berriz, 20 euro.

Udalak mungiarrak animatu ditu euren herriko lasterketan parte hartzera eta kirol giroaz gozatzera. Izen-ematea: www.buscametas.com