Mungiako Udalak bihar, azaroaren 3an, hasiko ditu Gamiz Bideko 5. eta 15. zenbakien arteko tartea asfaltatzeko lanak. Lanek astebete inguru iraun dezakete, eta aldaketak eragingo dituzte inguruko kaleetako zirkulazioan eta aparkalekuan.
Aparkatzeko eta zirkulatzeko murrizketak
Azaroaren 1etik, igandetik, 20:00etatik aurrera, debekatuta dago Gamiz Bidean eta Aita Elorriaga kalean seinaleztatutako tarteetan aparkatzea. Era berean, gaurtik, azaroaren 2tik, Gamiz Biderako sarbide orokorra itxita egongo da lanak amaitu arte.
Obrek inguruko hainbat garajetako sarbideetan ere eragina izango dute:
-
Gamiz Bidea 4 eta 6 zenbakietako garajeak: erabiltzaileak normaltasunez sartu ahal izango dira, baina irteteko kontrako noranzkoan jo beharko dute, Aita Elorriaga kalerantz. Kontu handiz ibili beharko dute, kontrako noranzkoan zirkulatzen duten ibilgailuak aurki ditzaketelako.
-
Matxin eta Aita Elorriaga 5, 7 eta 9 zenbakietako garajeak: normaltasunez sartu ahal izango dira, baina irteteko kontrako noranzkoan jo beharko dute Aita Elorriaga kaletik, Itxaropenako bidegurutzeraino. Kontu handiz ibili beharko dute, kontrako noranzkoan zirkulatzen duten ibilgailuak egon daitezkeelako.
-
Mastibarrenako garajeak: Gamiz Bidearen eta Garabilla Margolari kalearen arteko tartean dauden garajeetako erabiltzaileak Garabilla Margolari kaletik sartu ahal izango dira, ohikoaren kontrako noranzkoan. Horretarako, behar diren neurriak hartu eta arreta handiz ibili beharko dute.
Ibarra inguruko eragozpenak
Ibarra inguruko bizilagunek kontuan izan behar dute asfaltatze lanek irauten duten bitartean ezin izango dutela ibilgailuekin eremuan sartu edo handik atera. Lanek astebete inguru iraun dezaketenez, obrak hasi aurretik ibilgailuak ateratzea gomendatzen da.
Doako aparkalekua Aita Elorriagako OTA eremuan
Aparkalekuak aldi baterako kentzeak eragindako egoera arintzeko, Udalak doan aparkatzeko aukera emango du Aita Elorriagako OTA eremuan, E biribilgunetik Itxaropenako bidegurutzeraino. Neurria azaroaren 2tik 9ra egongo da indarrean, biak barne.
Udalak herritarrei eskatu die murrizketak kontuan hartzeko, joan-etorriak aldez aurretik planifikatzeko eta behin-behineko seinaleztapena zein Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzeko.
Jarduketa honen helburua udalerriko bide-sarea hobetzea eta Mungiako kale eta bideak berritzen jarraitzea da.