Mungiako Udalak MungiBonoa kanpainaren edizio berria jarriko du martxan azaroaren 3tik 30era, herriko merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan erosketak sustatzeko.
Aurten, 7.500 deskontu-bono jarriko dira herritarren eskura, bakoitza 10 euroko balioarekin. Hala, kanpainarekin bat egin duten establezimenduetan 30 euroko erosketak 20 euro ordainduta egin ahal izango dira.
Mungian bizi diren 16 urtetik gorako pertsonek gehienez sei bono erabili ahal izango dituzte, eta 60 euro aurreztu.
Bonoak banaka erabili ahal izango dira 30 euroko edo gehiagoko erosketetan, edo gehienez sei batera, 180 euroko edo gehiagoko erosketetan.