Mungiak Abesbatzen Nazioarteko Topagunearen 25. edizioa hartuko du urriaren 31tik azaroaren 28ra bitartean. Jose Mari Arregi Abesbatzak antolatutako ekimenak, Mungiako Udalaren laguntzarekin, lau kontzertu eskainiko ditu Andra Mari eta San Pedro elizan, guztiak 20:00etan.
Egitaraua honako hau izango da:
-
Urriak 31: Mixed Choir Juventus (Letonia).
-
Azaroak 7: Gospel Bilbao.
-
Azaroak 14: Akelarre Abesbatza (Bilbo).
-
Azaroak 28: Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua, Gure Ametsa Txistulari Taldearekin eta Jose Mari Arregi Abesbatzarekin.
Topaguneak 25 urteko ibilbidea ospatuko du aurten, eta herritarrei hainbat estilo eta jatorritako abesbatzen musikaz gozatzeko aukera eskainiko die.