Mungiako Udalak 2027ko Aurrekontu Parte-hartzaileen lehen fasea jarri du martxan, herritarren ideiak eta proposamenak jasotzeko. Urriaren 31ra arte izango da udalerria hobetzeko ekimenak aurkezteko aukera.
Proposamenek teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izan behar dute, Udalaren eskumenekoak eta herritar guztientzako onuragarriak. Horiek ahalik eta zehatzen azaltzea gomendatzen da, eta dokumentazio osagarria ere erantsi ahal izango da.
Parte hartzeko hainbat bide daude:
-
Aurrez aurre: HAZen, kiroldegian eta Behargintzan jarritako hautestontzietan.
-
Parte-hartze postontzietan: Ametzabide kalean, Basozabaletan, Bermeo bidean, Elordiganen, Euskal Pizkundea etorbidean, Lauaxeta kalean, Laukariz bidean, Madalen bidean, Markaida bidean eta Plentzia bidean.
-
Matxin plazako karpan: Gaur, urriak 23, eta urriak 30ean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
-
Online: Webgunean (dokumentuen atalean) edo kanpainako QR kodea eskaneatuta.
Udalak herritarrak animatu ditu parte hartzera eta beren proposamenak urriaren 31 baino lehen aurkeztera.