Albisteak

Asfaltatze-lanak direla eta, trafiko-murrizketak izango dira Lauaxeta kalean urriaren 23tik aurrera

Mungiako Lauaxeta kalean asfaltatze-lanak egingo dira urriaren 23tik aurrera, 36 eta 46 zenbakien arteko inguruan. Lanak direla eta, trafikoan eta aparkalekuan aldi baterako murrizketak ezarriko dira.

Hala, ostiralean, urriaren 23an, 08:00etatik aurrera, Lauaxeta kaleko 34 eta 38 zenbakietarako sarbidea itxita egongo da, eta seinaleztatutako tarteetan ezin izango da aparkatu.

Murrizketak asfaltatze-lanak amaitu arte egongo dira indarrean. Herritarrei seinaleztapena errespetatzeko eta joan-etorriak antolatzerakoan aldaketa horiek kontuan hartzeko eskatzen zaie.