Albisteak

Klima Azoka gaur Mungian

Mungiako Matxin plazak Klima Azoka hartu dau gaur, urriaren 21ean, Asteklima 2026 Klima eta Energiaren Astearen barruan. Euskadin zehar dabilen azoka ibiltari eta interaktibo honen helburua da herritarrak klima-aldaketaren inguruan sentsibilizatzea eta ingurumenaren zaintzaren garrantzia ezagutzera emotea.

Azokak klima-aldaketaren inguruko hainbat gai ezagutzeko eta eguneroko ohiturek ingurumenean duten eraginaz hausnartzeko aukerea eskaintzen dau, dibulgazioaren eta parte-hartzearen bidez.

Gainera, EVEren karpan hitzaldi laburrak eskainiko dira, energiari lotutako hainbat gairen inguruan.

Jarduera hau Mungiako Asteklima 2026 egitarauaren barruan dago, klima-aldaketaren aurrean herritarren kontzientziazioa eta parte-hartzea sustatzeko.