Mungiako Udala udalerriko Aterpe Klimatikoen Sarea definitzeko lanean ari da. Ekimenaren helburua da muturreko tenperaturen eta klima-aldaketaren beste ondorio batzuen aurrean herritarrei babesa eta ongizatea eskain diezaieketen espazioak identifikatzea.
Asteklima 2026ren barruan, herritarren parte-hartzea sustatzeko saio bat antolatu da urriaren 21ean, 17:00etatik 19:00etara, Mugire Txokoan.
Topaketan, aterpe klimatikoak zer diren, zer garrantzi duten eta zer ezaugarri bete behar dituzten azalduko da. Ondoren, dinamika parte-hartzaileen bidez, hasiera batean identifikatutako espazioei eta horiek lotuko dituzten ibilbideei buruzko herritarren ekarpenak jasoko dira.
Saioa interesa duten herritar guztiei irekita egongo da, eta jasotako proposamenak etorkizuneko sarea definitzeko prozesuan kontuan hartuko dira.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da, tokikoagenda@mungia.eus helbidera idatziz.