Albisteak

San Antontxu 2027 azokarako postuen eskaerak egiteko epea zabalik

2027ko San Antontxu jaiak direla eta urtarrilaren 18an ospatzen den nekazaritza-azokarako
noizean behingo salmenta-postuak esleitzeko eta funtzionatzeko oinarri arautzaileak eta hiru
eskabide-orri ereduak dokumentuen atalean aurkitu daitezke.

Eskabide-orriarekin batera ferian parte hartu ahal izateko eskatzen diren baldintzen
egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, baita modalitate bakoitzean baloratzen diren ezaugarriak
egiaztatzen dituen dokumentazioa ere.

Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez edo Mungiako Udalaren Herritarrentzako Zerbitzuan
aurkeztu beharko da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2027ko abenduaren 4an