Mungiako Osakidetzako Osasun Zentroak Udalarekin elkarlanean, erretzeari uzteko doako talde-tailerra antolatu du. Jarduera tabakoa kontsumitzeari utzi nahi dioten eta prozesuan laguntza profesionala jaso nahi duten pertsonei zuzenduta dago.
Tailerrak bost saio izango ditu, urriaren 28tik abenduaren 16ra, Katetxean, 13:00etatik 14:30era. Osasun arloko profesional espezializatuek gidatuko dituzte saioak, eta parte-hartzaileei erretzeari uzteko tresna praktikoak, orientazioa eta laguntza eskainiko dizkiete.
Talde-metodologiaren bidez, parte-hartzaileek esperientziak partekatu, prozesuan sor daitezkeen zailtasunei aurre egiteko estrategiak landu eta elkarri laguntzeko aukera izango dute.
Saioen egutegia:
-
Urriaren 28a
-
Azaroaren 4a, 11 eta 18a
-
Abenduaren 16a
Izen-ematea zabalik dago Mungiako Osakidetzako Osasun Zentroan. Parte hartzea doakoa da, eta plazak mugatuak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duten pertsonek osasun zentrora jo dezakete zuzenean.