Albisteak

Mungibonoa 2026

Mungiako merkataritza eta zerbitzu establezimenduek Mungibonoa 2026 kanpainarekin bat egiteko aukera izango dute. Ekimenaren helburua tokiko kontsumoa sustatzea da, herriko establezimenduetan erosketak egiteko deskontu-bonuen bidez.

Kanpaina azaroaren 3tik 30era egingo da, eta guztira 7.500 bono jarriko dira eskuragarri, bakoitza 10 euroko balioarekin. Horrela, herritarrek 30 euroko erosketak 20 euro ordainduta egin ahal izango dituzte kanpainari atxikitako establezimenduetan.

Nork hartu dezake parte?

Mungian establezimendu irekia duten eta 10 langile baino gutxiago dituzten merkataritza eta zerbitzu sektoreetako enpresek eta autonomoek parte hartu ahal izango dute, betiere deialdian jasotako baldintzak betetzen badituzte.

Nola egin eskaera?

Establezimenduek 5 egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko biharko egunetik aurrera, urriak 14 alegia.

Eskaerak Mungiako Udaleko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, dagokion dokumentazioarekin batera.

Eskaera egiteko inprimakiak, baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa dokumentuen atalean aurki daitezke.