Mungiak musikaz eta tokiko ondareaz gozatzeko bi kultur proposamen eskainiko ditu urriaren 10ean eta 11n, Mungirocken eta Landetxo baserrian.
Urriaren 10ean eta 11n, 10:00etatik 12:30era, Landetxo baserriak “Baliabidetik kontakizunera · Landetxo baserria” jarduera hartuko du, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan. Hitzaldia, eztabaida eta bisita gidatua uztartuko dituen esperientzia elebidun eta parte-hartzailea izango da, herriko ondarea beste ikuspegi batetik ezagutzeko. Jarduerak edukiera mugatua izango du eta aurretik izena eman beharko da, landetxogunea@alaiki.eus helbidean edo 94 405 02 40 telefonoan.
Bestalde, urriaren 10ean, larunbatean, 20:30ean, Mungirockek Wesley & The Boys Nashvilleko garage-punk taldearen eta Ardi Galduak Arrietako punk-rock taldearen kontzertuak hartuko ditu. Wesley & The Boys Europako biraren barruan iritsiko da Mungiara. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.