Bi hilabeteko lanen ondoren, Mungiako polikiroldegiko barruko igerilekuak aste honetatik daude berriro erabilgarri.
Jarduketaren barruan, igerilekuetako estaldura berritu eta isolamendu baldintzak berreskuratu dira. Horrez gain, baldosak aldatu eta dutxa berriak jarri dira, instalazioaren baldintzak hobetzeko.
Lanek segurtasunari lotutako alderdi teknikoak ere hartu dituzte kontuan, eta mota honetako instalazioetarako egokiak diren material bereziak erabili dira.
Berritzeak, gainera, espazioaren irudia eguneratzeko aukera eman du. Igerilekuen estetika berriak etorkizuneko aldageletarako aurreikusitako ildo bera jarraitzen du, polikiroldegiko espazioen irudia pixkanaka bateratzeko.
Lanak egin diren bitartean, kanpoko igerilekuak zabalik mantendu dira, erabiltzaileengan izan zitezkeen eraginak ahalik eta gehien murrizteko.