Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
⏰ 17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Mungiako Udalak herritarrak urriaren 25eko Lore Jokoetan parte hartzera animatzen ditu

Mungia aurtengo Lore Jokoak prestatzen ari da, urriaren 25ean ospatuko diraeak, eta Udalak herritarrak egun berezi honen parte izatera animatzen ditu.

Horretarako, lagunak, kuadrillak eta elkarteak bilatzen ari dira “Mungia 1900, herri bakarra gara” antzezlan labur herrikoian edota egun horretan egingo den eszenaren batean parte hartzeko.

Aurreko edizioetan parte hartzeko gogoz geratu zirenak aukera barria izango dute aurten Lore Jokoak barrutik bizitzeko.

Parte hartu nahi dutenek kultura@mungia.eus helbidera idatzi behar dute.