Albisteak

Mungiako Gabonetako Azoka 2026an parte hartzeko epea zabalik dago

Mungiako Udalak Gabonetako Azoka 2026an parte hartzeko deialdia ireki du. Azoka hau abenduaren 18tik 24ra egingo da udalerrian.

Gabonetako azokaren helburua da Mungia dinamizatzea, tokiko kontsumoa sustatzea eta bertako artisautza eta produktuak balioan jartzea. Horretarako, saltoki-postuen esleipena eta funtzionamendua arautuko dituzten oinarriak onartu dira.

Azokan postua jartzeko interesa duten pertsonek parte hartzeko oinarriak kontsultatu eta eskari-orria aurkeztu ahal izango dute eskuragarri dagoen dokumentazioaren bidez.