Mungiako Udalak amaitutzat eman du 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesua. Lehen fasean 639 herritarren proposamen jaso ziren eta, horiek aztertu eta teknikoki baloratu ondoren, sei ekimen igaro ziren azken bozketa-fasera. Azken fase horretan, 615 herritarrek parte hartu zuten proposamenak lehentasunaren arabera ordenatuz.
Kiroldegiko gimnasioko makinak berritzea izan da babes handiena jaso duen proposamena, 1.820 botorekin. Ondoren kokatu dira Atxurizubi inguruko ibai ondoko pasealekua berreskuratzea, 1.765 botorekin, eta Torrebillelako jarduera-parkearen bigarren fasea, 1.573 botorekin.
Gainerako proposamenek honako emaitzak lortu dituzte: Olalde: aretotik antzokira, 1.511 boto; Euskarazko Baliabide Digitalen Azoka, 1.155 boto; eta TAOrako aplikazioa, 975 boto.
Mungiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuaren fase desberdinetan parte hartu duten herritar guztiei, bai proposamenak aurkeztu dituztenei, bai azken bozketan parte hartu dutenei.