Albisteak

Mungia Hiria Saria futbol txapelketa jokatuko da larunbat honetan

Mungiak futbolarekin hitzordua izango du irailaren 12an. Mungia Hiria Saria futbol txapelketa 17:00etan jokatuko da Legardako futbol zelaian, C.D. Mungiak antolatuta.

Jardunaldiak futbola eta kirola izango ditu protagonista, eta herritarrei txapelketara gerturatu eta taldeei animoak emateko gonbita egiten zaie.

📅 Irailaren 12a, larunbata
⏰ 17:00
📍 Legardako futbol zelaia

Birleko Kofradi Jaiak

Birle auzoak Kofradi Jaiak ospatuko ditu abuztuaren 1etik 3ra, adin guztietako herritarrei zuzendutako egitarauarekin.

Hiru egunetan zehar, musikak, gastronomiak, herri kirolek eta auzokoen arteko topaketek protagonismo berezia izango dute. Egitarauak tortilla txapelketa, umeentzako jarduerak, dantza eta musika saioak, futbito txapelketaren finalak, herri jolasak eta bestelako ekintzak jasotzen ditu.

Mungiako Udalak Birleko Jai Batzordeari eskerrak eman nahi dizkio jaiak antolatzeko egindako lanagatik eta auzoetako jai tradizioa eta herritarren arteko harremanak sustatzen jarraitzeagatik.