Albisteak

BENGOk musika urbanoa ekarriko du Olalde Aretora

Olalde Aretoak BENGO euskal musikariaren kontzertua hartuko du azaroaren 6an, ostiralean, 20:00etan. Aitor Bengoetxea artistak erritmo urbanoak, letra hurbilak eta kaleko kultura uztartzen dituen musika proposamena eskainiko du Mungian.

Abeslaria, konpositorea eta breakdance dantzaria da BENGO. 2023an Bizirik lehen diskoa kaleratu zuen, eta 2024an Belharra argitaratu zuen. 2026an, berriz, hainbat single aurkeztu ditu hurrengo diskoaren aurrerapen gisa.

Kontzerturako sarrerek 15 euroko prezioa izango dute, eta 14 eta 29 urte bitarteko gazteek % 30eko deskontua izango dute Gazte-txartelarekin.