Zer egin behar da? Mungiako kaleetan zehar ibilbide bat osatu, mapa eta iparrorratz baten laguntzagaz. Lasterketaren erdigunea Foruen Plaza izango da. Guztira, hiru ibilbide eta hiru kategoria izango dira: open beilegia (laburra, hasi barrientzat eta familientzat), open laranja (tartekoa, beste inoiz egin dabenei zuzenduta) eta open gorria (luzeena eta gatxena, berez urbanoa eta zailtasun handi bakoa izan arren; orientazinoan trebatuta dagozanentzat). Adin guztietako jendeak hartu ahal izango dau parte. Laguntzailea: Bidea orientazio-kluba. Europako Mugikortasun Astea dela eta antolatutako ekintza.