Eskola Agenda 21 (2019-2020 ikasturtea)

2019-2020 ikasturtean ere Mungiako lau ikastetxek (Bentades Ikastetxea, IES Mungia BHI, Larramendi Ikastola, Laukarizko Eskola) Eskolako Agenda 21ean gogotsu jardun dute lanean, bai zentru barruan, bai udalerriko esparruan. Guztira 2347 ikasle dira.

 

Herri mailan, eta ikastetxeak txertatzen diren komunitatean burutu beharreko jarduerak gauzatzeko, Mungiako Udalaren laguntza (aholkularitza teknikoa zein diruzkoa) jaso dute ikastetxeek.

 

 

Zer da 2019-2020 ikasturtean Eskola Agenda 21 programaren baitan Mungiako Udalean egin duguna?

 

1. Udalerri esparruan ikastetxeek gauzatutako ekimen eta jarduerak (ikas-mailaren arabera):

  • Oinez Busa-Auto Bako eguna
  • Zuhaitz Eguna
  • Txorien eranztuketa jardunaldia
  • Herri Diagnostikoa

 

2. Ikastetxearen esparruan ikastetxeek gauzatutako ekimen eta jarduerak (ikas-mailaren arabera):

-Haur Hezkuntzan (Urari eta Hondakinei buruzko tailerrak bertan behera gelditu dira):

  • Azterkosta programako "Itsasminez" txotxongilo ikuskizuna

 

-Lehen Hezkuntzan:

  • Harrapariei buruzko tailerrak
  • Beira tailerrak
  • Deforestazioaren ondorioei buruzko tailerrak
  • Gosari osasuntsua
  • Bidezko Merkataritza tailerra

Haraztegietara bisitak, Garbiguneen bisitak eta Biodibertsitatea ezagutzeko irteerak (guztiak ez) bertan behera utzi behar izan ziren.

 

3. D.B.H eta B.H.I.

  • Jardunaldi teknikoa
  • Harrapariei buruzko tailerrak

Hala eta guztiz ere, ikastetxeak, Udalaren Eskola Agenda 21 teknikariaren laguntzaz, burutu duten HERRI Diagnostikorako Ekintzen berri eman nahiko genizueke.