Abenduaren 1ean ospatzen den HIESaren aurkako Munduko Eguna dela eta, Mungiako Udalak, Gizarte Zerbitzuen Mungialdeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bitartez, bat egiten du ospakizun horrekin, eta informazio- eta sentsibilizazio-ekintza batzuk egingo ditu publiko guztientzat, baina bereziki gazteentzat, abenduan zehar.
Hala, azaroaren 29an, Mungiako Institutuak eta Larramendi Ikastolak HIESaren prebentzioari buruzko informazio-gune bat izango dute, bereziki ikasleentzat. Gainera, abendu osoan zehar, hainbat prebentzio-tailer egingo dira ikastetxe berberetan Batxilergoko ikasleentzat. Bertan, sexu segurua praktikatzeko jarraibideak emango dira, eta, ondoren, GIB-HIESari buruzko hitzaldi-solasaldiak egingo dira.
Era berean, azaroaren 29an bertan, 11:30etik 13:30era, informazio- eta sentsibilizazio-gune bat jarriko da Mungiako Udaletxearen inguruan. Gune honek mungiar guztiek zalantzak argitzeko eta informatzeko aukera izango dute. Arratsaldean, Gaztegunean, 18:30etik 20:00etara, parte hartzeko jolasaren teknikarekin tailer bat eskainiko da, ligatzerakoan tratu onak sustatzeko eta HIESaren prebentzioa lantzeko.