Mungiako Udalak hiri-inguruneko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sareari laguntzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu ditu. Helburua da kalean jarduerarik ez duten lokaletan negozio berriak sortzea eta martxan daudenak modernizatzea, erabilera berrietara egokituz eta enplegua sortuz.
Lehenengo deialdian 35.000 € banatuko dira bi lerrotan: 14.000 € negozio berriak irekitzeko eta 21.000 € daudenak modernizatzeko. Laguntza gastuaren %50era artekoa izango da, gehienez 1.500 € eskaera bakoitzeko, 2026ko urtarrilaren 1etik aurkeztutako eta ordainketak egindako inbertsioetarako.
Dirulaguntza jarduera nagusia kale mailako establezimenduetan garatzen duten Mungiako pertsona autonomoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek, mikro enpresek eta 10 langile baino gutxiagoko enpresa txikiek eskatu ahal izango dute.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa sinplea da: eskaera-orria eta erantzukizunpeko adierazpena, ifz, JEZn izandako alten eta bajen ziurtagiria, inbertsioen fakturak eta ordainagiriak, eta banku-helbideratzearen fitxa.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete bikoa izango da, BAOan laburpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.